GoiEner kooperatibaren bazkide

Oso pozik gaude GoiEner-en bazkide izateagatik, proiektu koopetatibo bat non energia berriztagarriaren sorkuntza eta kontsumoa sustatzen duen.

 

 

 

GoiEnerri buruz

Energia, batik bat elektrikoa, egungo gizarteetako oinarrizko ondasun bilakatu da, ura edo elikagaiak bezain beharrezkoa. GoiEner-en xedea herritarrek oinarrizko ondasun honekiko kontrola berreskuratzea da, honen garrantziaz jabetzea, energiaren kontsumo arduratsu eta iraunkorra bultzatuz.

GoiEner-ek subiranotasun energetikoa berreskuratu nahi du egun sektore elektrikoan liberalizatuta dauden esparruetan sartuz: merkaturatzea (energia erosketa) eta sorkuntza.

Garraioa (REEren eskuetan diren goi-tentsioko azpiegiturak) eta banaketa (tentsio ertain eta behe-tentsioko azpiegiturak, konpainia handien kontrolpean direnak) oraindik erregulatuak daude.