Energia berriztagarrien instalakuntzak

Gure eguneroko bizitzan etengabe erabiltzen dugu energia

Zoritxarrez, ezarrita dagoen energia-eredua ez da eredurik zuzen eta iraunkorrena edo jasangarriena.

Gaur egun, energia-baliabideen hiru laurdenak, munduko biztanlegoaren gutxieneko batentzako dira. Gainera, erregai fosilen gordailuak egunez egun ari dira agortzen eta ez ditzagun aipatu horien erabilerak sortzen dituzten ingurumen-arazo ugariak eta larriak: kutsadura, gure lurraren berotze orokorra, etab.

Beraz, funtsean behar-beharrezkoa da eredu berdinbanatuago eta jasangarriago edo iraunkorrago baterantz joatea. Gure oraina hobetu behar dugu geure eta ondorengoen etorkizuna gordetzeko.

BARANDIARAN BERRIKUNTZAK enpresan espezialistak gara energia berriztagarrien eta biomasaren instalazioak egiten. Beste batzuen artean hauek:

Biomasa-instalazioak

Biomasa-instalazioak

(egurra, pelleta, zotzak, txirbila)
Biomasa baliabide berriztagarria da eta landare jatorria nahiz animalia jatorria duen materia organiko guztiaren multzo moduan definitzen da.

Zeharka bada ere, eguzkitik dator energia mota hori eta bere baitan duen energia, hazkuntza prozesuan zehar fotosintesi prozesuaren bitartez metatutako eguzki energia da. Landare biomasa, basoko, abeltegietako edota zur industriako hondakinetatik lortzen da nagusiki.

Energia mota hori errespetu handikoa da ingurumenarekiko, izan ere, errekuntza prozesuan zehar askatzen duen CO2 kopurua landareek hazkuntza prozesuan zehar xurgatutako berbera da, edota abereen kasuan, abereen bazka izandako landareek xurgatutakoa. Horrela, Biomasaren errekuntzak, ez dio laguntzen inondik inora ere negutegi efektuari eta klima aldaketaren eragile diren CO2 jaulkitze edo isurtze berriak ekidin egiten ditu.

Baliabide honen bidez berotzea, ona gertatzen da gainera patrikarentzat, izan ere, sortzen duen energia erregai fosilek sortzen dutena baino askoz ere merkeagoa da eta diru aurrezkia %40 ingurukoa izan daiteke. Beraz, aurrezkia kontuan hartzeko modukoa da eta sistema hau jartzen inbertitutako kapitala berehala berreskuratzeko bide ematen du.

Baliabide honen beste abantaila batzuk hauek dira: bera ustiatzeko lanpostu berriak sortzea, sute arrisku larriak ekiditen laguntzea eta erregai fosilen energia mendekotasuna ekiditea.

Haizagailu konbektoreak

Haizagailu konbektoreak

Edozein urtaro eta girotan ere, berokuntzarako, hozteko eta hezetasuna kentzeko eraginkortasun handiko irtenbide bakarra haizagailu konbektoreek eskaintzen dute.

Haizagailu konbektoreak kontsumo txikiko girotzaile terminalak dira eta osotasunezko irtenbidea eskaintzen dute berokuntzarako, hozteko eta hezetasuna kentzeko, horrela, urtaro guztietan hotz‑bero erosotasuna bermatuz.
Haizagailuen eragina konbinatuz eta konbekzio‑efektu naturalaren bidez, lortu nahi den tenperatura azkar eta era naturalean lortzen da baina gero doitasun handiarekin iraunarazten zaio ia erabateko ixiltasunean.

Bero‑trukerako hegalez osatutako azalera handia daukanez, edozein energia‑iturrirekin instala daiteke, baita energia berriztagarrien sistemekin ere, hala nola, bero‑ponpekin edo eguzki‑energiaren sistemekin edota tenperatura baxuko sorkuntza‑sistema duten beste mota batzuekin, kondentsazio­‑galdarekin adibidez.

Gainera, neurri laburrak eta lodiera txikia, 13 cm ingurukoa, dituenez, oso erraz txertatzen da edozein ingurunetan eta beste benetako aukera bat da betiko erradiadoreekiko eta usadiozko fancoilsekiko.
Duen diseinu minimalistak giro klasikoetan eta egungoetan jartzeko bide ematen du, izan ere, oso ondo txertatzen baita barruko gune eta gelen apainduretan.


Sistema erradiatzaileak

Sistema erradiatzaileak

ZORU ERRADIATZAILEA

Sistemarik eraginkor eta merkeena da zure etxea berotzeko eta freskatzeko.
Horretarako, zoruaren azpian hodi sarea jartzen da berdinbanatuta eta hodi horietan urak zirkulatzen du. Horrela, geletako giroan tenperatura erabat homogeneoa eta atsegina lortzen da, bai neguan eta baita udan ere.
Funtzionamendua oso fidagarria du eta hori batez ere oso ondo frogatua dute Europa iparraldeko eta erdialdeko herrialdeetan duela 40 urte baino lehenagotik hasita.

SABAI ERRADIATZAILEA

Zoruaren antzeko sistema da baino kasu honetan hodiak sabaian instalatzen dira, hodiak barnean dituzten plaka berezi batzuen bidez.
Zoruko hodien moduan, sistema honen bidez berotu eta hoztu dezakegu instalazio berdinarekin.
Zoruaren ordezko alternatiba oso interesgarria izan daiteke, adibidez, zorua altxatu behar ez den berrikuntzetan. Zoruarekin alderatuta, bere abantaila batzuk dira adibidez, erreztasun haundiagoa matxurak detektatzeko, kontuktibitatea haundiagoa eta errendimentu hobea errefrigerazioan.


Aerotermia

Aerotermia

Aerotermia, berokuntza, hoztea eta ur beroa kontsumo txikiarekin lortzeko kanpoko airean dagoen doako energia probestean datza, izan ere, erabiltzen den energiaren zatirik handiena ez da ekoizten, ingurugirotik hartzen da.

Duen aire-ur bero‑ponpak ingurugirotik doan berreskuratzen du etxebizitza batek dituen bero‑beharrak asetzeko behar duen energiarik gehiena. Konpresorearen eraginez, aire‑ur bero‑ponpak modu eraginkorrean osatzen du zure etxea neguan berotzeko, udan hozteko eta etxerako ur beroa ekoizteko behar den energia.

Energiaren zatirik handiena ekoizten ez denez, ingurugirotik etxebizitzara lekualdatzen baita, aire‑ur bero‑ponpadun sistema erabiltzeak, %75 arteko aurrezkiak sortzen ditu erregai fosilak energia‑iturri dituzten energia‑sistemekiko.

Kondentsazio-galdarak

Kondentsazio-galdarak

Kondentsazio galdara berriak edozein familiarentzat irtenbide ekonomiko egokiak dira, izan ere, gas eta argindarrean gehien aurrezten dutenak dira.

Azken belaunaldiko galdarak gas fakturan %30era bitarteko aurrezkia eskaintzen dute eta %26 gutxiagoko gas kontaminantzaileak galdara konbentzionalekin alderatuta. Gainera termostato modulantea jartzeak aurrezkia %5etik %10era bitartean handitzen du lehenaz gain.

Azken belaunaldiko kondentsazio galdarak energia elektrikoaren gutxieneko kontsumoa dute eta eraginkortasun altua duten bonba modulante elektronikoa integratzen duen merkatuko lehenengoak dira. Bestalde, aire-gas errekuntza elektroniko sistema berria dute eta horrek ere aurrezten du.

NOx eta CO2aren igorpena gutxitzean, ingurumena zaintzea eragiten du, horrela ozono geruzaren suntsiketa geldiaraziz.

%100eko baino gehiagoko errendimendua eskaintzen dute. Bestalde, instalazio mota eta zona klimatikoa edozein delarik ere, galdara konbentzionala jartzen den leku berean jar daiteke, erradiadoreen bidez nahiz zoru erradiatzailea bezalako tenperatura baxuko instalazioen bidez.

Eguzki-energia termikoa edo beroa

Eguzki-energia termikoa edo beroa

EGUZKI‑ENERGIA FOTOVOLTAIKOA

Zuzenean eguzkitik lortzen den argitasun‑energia da eta eguzki‑plaka fotovoltaikoen bitartez xurgatzen da elektrizitate bihurtzeko.

EGUZKI‑ENERGIA TERMIKOA

Zuzenean eguzkitik lortzen den bero‑energia da eta beroa xurgatzeko ur‑zirkuitua duten eguzki‑plaken bitartez xurgatzen da ur beroa ekoitzi eta berokuntza‑sistemari laguntzeko.


Geotermia

Geotermia

Tenperatura baxuan erabiltzen den energia geotermikoa lurrak bere barnean duen berotasuna probestetik lortzen dena da. Lurrari harrapatzen zaion energia hori, etengabe berritzen da eguzkiaren, euriaren eta lurraren barruko berotasunaren bitartez.

Bero‑ponpa geotermikoak lurpean urte guztian zehar ia konstante dagoen tenperatura probesten du, etxebizitzaren inguruko lurrak lurpean duena edota lurpeko urek dutena adibidez eta lursailari beroa kentzen edo ematen dio xurgatze geotermikoa egiteko sistema desberdinen bitartez.

Horrek noski, neguan zure etxea berotzeko aukera ematen du, udan hoztekoa eta gainera etxerako ur beroa ekoiztekoa. Energia mota horren probetxamendua duela 40 urte baino gehiagotik hona ari dira egiten Alemanian, Austrian, Suitzan, Frantzian, EEBBetan, eta abarretan. Gaur egun adibidez, Alemanian energia geotermikoa probesteko instalatuta daukaten potentzia 570 MWekoa da


Efizientzi altuko bero berreskuratzaileak

Efizientzi altuko bero berreskuratzaileak

Efizientzi altuko bero berreskuratzaileak, etxebizitzak aireztatzeko diseinatutako aparatuak dira, kalefazioan galdu gabe eta ateratako airearen %95 eko berreskurapena bermatuz, leihoak irikitzeko beharrik gabe eta ondorioz, aurrezte energetiko zein ekonomiko oso garrantzitsua lortuz.

Sistema, aireztatze-unitate, isilgailuak zein etxebizitzatik banatzen den hodi eta sareta berezi batzuek osatzen dute. Modu honetan banaketa eta indibidualizazio egokiena lortzen da.

Guzti honek kutsatutako airearen berritze homogeneoa ziurtatzen du, aire freskoagatik aldatuz, eta oxigeno hornikuntza ezin hobea zein C02 ren maila 1000 ppm ren azpitik mantenduz. Aire hezearen aldaketa bat ere sortzen du berreskuratzaileak, sukaldeko usaien ateratzea, tabakoarena etab. Guztiak era egokian filtratuz eta estantzia bakoitzera egokituz. Osasunarentzat onura guztiak, erosotasun eta efizientzi energetikoari lotuta.

Duela urte batzuetatik atzera derrigorrezkoa da etxebizitzetan bentilazioa bermatzea Edifikazio Kode Teknikoaren arabera, beraz soluzio egokia eta errentagarria osatzen du sistema honek. Gaur egungo eraikinak geroz eta estankoagak dira, inguratzailearen zein leiho edota pertsiana kaxen isolamentu haundi eta lodiagoak direla eta, beraz horrek ere kondentsatzio arazoak ekiditeko behar den bezelako bentilazio sistema bat bermatu behar du.

Energia-baliabide anitzak

Energia-baliabide anitzak

Energia-baliabide anitzak, energia-iturri desberdinak elkartuta egindakoak dira, bai energia mota bakoitza bereizita aprobetxatzeko edo baita aldi berean hainbat energia‑iturritakoak batera aprobetxatzeko ere, noski, horretarako behar diren energia‑metaketarako tresneria eta sistema desberdinak konbinatuz eta kudeatuz.

Oso irtenbide interesgarria da, berrikuntzetan batez ere, izan ere, lehendik badauden eta jada amortizatuta dauden instalazioak eta bero‑sorgailuak aprobetxatu eta berriztagarria den beste energia‑aukera batekin konbinatzen baititugu.

Gure sail teknikoak, erregai eta sistema desberdinen urteko gastuaren kalkulua egingo dizu, eta baita, batzuek ala besteak erabilita aurreztuko duzunaren kalkulua ere.

Fabrikatzaile esanguratsuenetako batzuen banatzaile eta instalatzaile ofizialak gara.

Garbiketa-lan orokorrak, tximinia-garbiketak eta telebistakamera bidezko hodien ikuskapenak ere egiten ditugu. Baditugu jeneroak zure galdara, sukaldeko sua, tximinia edo egurra erretzen duten berogailuak garbitzeko eta beren mantentze-lanak egiteko.

Banatzaile ofiziala:

Lacunza logo

Piazzetta logo

Roth logo

Baimendutako instalatzaileak:

Orkli logo

Paradigma logo

Vaillant logo

Viessman logo

Zehnder logo