Fatxada eraginkorren zaharberritzea
Konponbiderik onenak eskaintzen dizkizugu sistema, material eta teknologietan
BARANDIARAN BERRIKUNTZAK enpresan espezialistak gara fatxadak eta estalkiak (teilatupeak nahiz sabaiak) kanpotik eta barrutik zaharberritzen. Beharrizan eta ahalbide teknikoen arabera, konponbiderik onenak eskaintzen dizkizugu sistema, material eta teknologietan.
Etxebizitzen fatxada aireztatu berrienetatik eta Kanpoko Bero Isolamendu Sistemetatik (KBIS) hasi eta barruko trenkada bikoitz edo trasdosatu eraginkor eta hermetikoen mota desberdinetarainoko lanak egiten ditugu. Egindako lanaren emaitzak neurtzen ditugu kamera termografikoen, hezetasun-neurrien edo hermetikotasun-proben bitartez Blower Door sistemak erabiliz.
Oso garrantzitsua da eraikinen energia-eraginkortasuna handitzea
Isolamenduaren garrantzia
Estimatzen denez, eraikinak, gure herrialdean kontsumitutako energiaren %40 baino gehiagoren kontsumitzaileak dira eta horren %50 galdu egiten da eraikinak dituen itxitura opakuetatik. Arrazoi hori dela-eta, oso garrantzitsua da eraikinen energia-eraginkortasuna handitzea, bai etxebizitza-eraikinena eta baita zerbitzu-eraikinena ere.
Ondo isolatutako eraikin batek, erosotasuna bermatzen du, kanpoko baldintzekin zerikusirik izan gabe barruko tenperatura egonkor mantenduz. Barruko erosotasun hori mantentzearren, eraikinaren inguratzailea gai izan behar du urtaro desberdinetako bero-fluxua erregulatzeko: neguan, berokuntza-sistemak kanpoko giroaren eraginez dituen bero-galerak mugatu beharra dago; udan, alderantziz, kanpotik datozen energia-gehikuntzei trabak jarri beharra dago hozte-gastuak mugatuz.
BARANDIARAN BERRIKUNTZAK enpresan, berokuntza- eta hozte-kontsumoen kalkuluaegiteko proiektuak egin eta kudeatzen ditugu eta zure eraikinaren gaur egungo egoeraren eta aldatzeko proiektuaren Bero eta Akustika Inguratzailearen Hobekuntzarako azterlanak ere egiten ditugu, energia-kalifikazioaren ziurtagiriak lortzeko ere prestatuz.