Lokal komertzialen berrikuntzak, ofizinak eta irisgarritasuna

Aholkularitza pertsonalizatua soluzio onenekin

Mugikortasun murriztua duen jendearentzako egokitutako guneak eta lekuak diseinatu eta egiten ditugu arkitektura-oztopoak kenduz. Atarietatik hasi eta bainugela, merkataritzako areto, gune publiko eta antzekoak egokitzen ditugu.

 

Zure beharretarako espazio paregabeak diseinatzen ditugu

Egokitzen gara

Bainuontziak kendu eta irristagaitzak diren hainbat kolore eta akaberatako dutxa-zolak jartzen ditugu zoruan.

Era berean, higienea edo garbikuntza pertsonala eta eguneroko jarduna errazteko diren sistema mota guztiak instalatzen ditugu, eta baita komun-ontzi esekiak, eginkizun anitzetarako komun-ontziak edo mekanismo elektronikoak ere beste askoren artean.