Berrikuntza eraginkor, eroso eta osasungarriak

 

BARANDIARAN BERRIKUNTZAK enpresan, espezialistak gara etxebizitzak berritu eta eraginkor, eroso eta osasungarri jartzen kontsumo ia hutsalak dituztela. Horretarako, Passive Haus institutu ofizialak kreditatutako pertsonala dugu eta obrak egiteko teknikariek TRADESPERSON ziurtagiria dute.

 

Zer da Passivhaus etxebizitza?

Passivhaus etxebizitzak edo kontsumoak ia hutsalak dituztenak (EECN), barruan klima-baldintzarik onenak mantentzeko sortutako eraikuntzak dira eta %70 eta %90 arteko energia-aurrezkiak dituzte ohiko etxebizitzen aldean. Eraikuntza horiek, bero-isolamendurik onena izan behar dute kanpoko paretetan eta zubi termikoaren edo bero-zubiaren haustura; aireztapen mekanikoa izan eta beroa berreskuratu behar dute eta leihoak eta ateak prestazio handikoak izan behar dituzte. Orain ari dira nabarmentzen, baina berez, etxe babestuen kontzeptuaren jatorria aurkitzeko, hiru bat hamarkada atzera egin beharra dago. 1988an, Suediako Lund Universityko Bo Adamson eta Alemaniako Eraikuntza eta Ingurumen Institutuko Wolfgang Feist irakasleek, egitura mota hori asmatu zuten eta passivhaus izena ezarri zuten (alemanez “etxe pasiboa”). Gaur egun hitz horrek gainera, Passivhaus Institut alemaniarrak ematen duen arautze-sistemari ere izena emateko balio du eta arau horren arabera, munduko eraikuntza pasibo guztiek baldintza jakin batzuek bete behar dituzte sailkapen horretan sartzeko.

 

Osasunarentzako onurak

Etxe pasiboak edo passivhaus diren etxeak, jasangarritasunaren adibide garbiak dira. Ez dira onak ekonomia-arloan soilik, baizik eta gizarte-arloan eta ingurumen-arloan ere onak dira. Azterlan askok baieztatzen dute etxe horiek bertan bizi direnentzat duten osasungarritasunik ona, izan ere, duten aire-berriztapen adimendunak, eguzki-argiaren eraginak eta material naturalekin eta ohiko materialek baino gutxiago kutsatzen dutenekin eraikita egoteak, lagundu egiten dute arnasbideetan gaixotasunak eta infekzioak aurreikusteko eta murrizteko, hala nola, fibromialgia edo asma beste batzuen artean.

 

BARANDIARAN BERRIKUNTZAK enpresan behar diren baliabide guztiak ditugu oinarrizko bost baldintzak gure berrikuntzetan erabiltzeko eta baita beharrezkoak diren tresnak eta erremintak ere zuzen eta egoki erabiltzeko eta eraikuntza-prozesu guztia egiaztatzeko, hala nola, kamera termografikoak, CO 2 neurgailuak edota Blower Door testak egiteko tresnak. Era berean, baditugu gisa horretako hornitzaileak eta instalatzaile espezializatuak ere.

5 principios passivhaus

 

  1. ISOLAMENDU TERMIKOA EDO BERO-ISOLAMENDUA: : Zoruetan, sabaietan, trenkada bikoitzetan eta fatxadetan kanpoko aldetik egindako zaharberritzeetan. Fatxada aireztatuak, Kanpoko bero-isolamendu sistemak material natural eta izerdi-ateratzaileekin, GUTEXen zur-zuntza, kortxoa, zelulosa edo artile mineralak bezalako ekologia- -materialekin.
  1. ZUBI TERMIKOAK EDO BERO-ZUBIAK: Bero-zubiak edo zubi termikoak trenkada bikoitz edo trasdosatu eraginkorrekin ezabatzea, arreta berezia jarriz kaxoi, pertsiana, arotzeriako eta obrako loturetan xingola edo zinta hedakorrak eta lurrin- -trabak erabiliz.
  1. IRAGAZGAIZTASUNA: Espezialistak gara PRO CLIMA izeneko xafla hermetiko eta errendimendu handiko lurrin-erregulatzaile adimendunak edota ohol espezifikoak instalatzen, aire-sarrera eta gaixotasunak, hezetasuna, lizuna, etab. sartzea ekidinez. Eta neurketak Blower Door testaren bidez.
  1. AIREZTAPENA: Espezialistak gara ZEHNDER fabrikatzailearen eraginkortasun handiko bero-berreskuratzailea duten fluxu bikoitzeko partner eta sat aireztapen-sistemak instalatzen airea iragazteko eta garbitzeko, hezetasuna eta CO 2 kopuruak kontrolatuz eta aldi berean giro osasungarria eta energia-arloan eraginkorra dena bermatuz.
  1. LEIHO ERAGINKORRAK: Espezialistak gara ate eta leiho eraginkorrak muntaia- ziurtagiriarekin instalatzen. Era berean FINSTRAL markaren banatzaile eta aztertzaileak gara. PVC-zko, aluminiozko edo zurezko leihoen ekoizpen-prozesua oso-osorik egiten duten fabrikatzaile gutxitako batzuk gara. Eta konponbide berritzaileak emateko aukera dugu PVC-zko muina duten leihoen filosofiarekin eta leihoen ziurtagiriekin.

 

Energia berriztagarriak

Passiv Haus motako etxebizitzen berokuntza- eta freskatze-sistemak izaerarik txikienekoak dira, beraz, energia berriztagarrien iturrietaranzko bilakaeran, eraldaketa jasangarria, egingarria eta gomendagarriagoa da, beti ere, erradiazio-sistemaren bidezko edo aire-banaketako sistemaren tratamendu ondorengo bateria lagungarriekin urte guztiko erosotasuna lortzen dela kontuan hartuta. Baditugu aerotermiako instalazio- - adibideak ere, VAILLANT erakoak nagusiki eta baita eguzki-energiaren aldeko apustuak ere ia hutsalak diren kontsumoak lortzeko. Baditugu halaber pertsona eta instalatzaile homologatuak ere eskaera-kalkuluak, eskemak, puntuan jartzeak eta mantenimendu-lanak egiteko.

Gainera BARANDIARAN BERRIKUNTZAK enpresan, erakusketa eta azterleku bereziakditugu, laginekin, aplikazioekin eta xehetasun teknikoekin. Galdetu eta zatoz bisitatzera.